Orain arte gazteek jasandako "jazarpenak eta kontrolak" salatu dituzte manifestazioan

Amaia Txintxurreta Guridi 2021ko mai. 29a, 20:35

Aretxabaletan, gazteek egin duten manifestazioko une bat.

Atxabaltako Gazte Mugimenduak deituta, manifestazioa egin dute herrian. Zer diogu gazteok? Titular guztiak guri buruz dira, baina inork ez digu ezer galdetu lelopean egin dute. Taldeko Gari Igartuak esan du ordua dela eurak berbetan hasteko, eta asmo horrekin, euren arteko aurrerapausoak adosteko.

Manifestazioan, geldialdi bat ere egin dute Arlutzeko plazan. Bertan irudikatu dute pertsona bat hainbat sokekin lotuta, Atxabaltako Gazte Mugimenduko Gari Igartuaren esanetan, "aspalditik datozen sokak" irudikatu nahi izan dituzte eta hauxe gaineratu du: "Orain arte gazteok jaso dugun jazarpen eta kontrolak irudikatu nahi izan ditugu soka horien bitartez. Gu elkarrekin antolatuta, gure kabuz, pixkanaka-pixkanaka askatzeko gai izango garenak".

Gaurkoa, aurkezpen moduko bat izan dela ere esan du Igartuak: "Nahi duguna da, gazteekin, norbanakoekin, hainbat sektoretakoekin eta kuadrillekin harremanetan jartzea, galdetegi bat betetzeko. Bertan jasotakoekin, aurrera begirako aldarrikapenen taula bat sortu nahi dugu, aurrera begirako lanketa egin ahal izateko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak