Gaztelekuko langileei babesa erakutsi diete hainbat herritarrek

Mirari Altube Arrese 2021ko mai. 28a, 14:11

Erabiltzaileen guraso batzuek idatzia aurkeztu dute udaletxean 30 bat sinadurek babestuta eta Kurtzebarri institutuko Batera guraso elkartearen atxikimendua jaso dute.

Gaztelekuko erabiltzaile diren nerabeen hainbat gurasok idatzia aurkeztu dute udaletxean, begiraleek urtarrilean egindako eskaera kontuan hartzea eskatzeko: "Langileek euren lan-baldintzen inguruan Udalari egindako eskaera aurrera ez doala ikusita sinadura bilketa bat egin dugu, gaztelekuko zerbitzuari eta langileei babesa adierazteko". Zehaztu dute 30 bat sinadura batu dituztela –baina gehiago jasotakoan horiek ere aurkeztuko dituztela–, eta Kurtzebarri institutuko Batera Guraso elkartearen atxikimendua ere jaso dutela.

COVID-19a dela-eta arau murriztaileak gehiagora joanez gero gaztelekuaren zerbitzua nolabait irekita mantentzea eta bertako hezitzaileen lan-jarduna etenik gabe jarraitzea beharrezkoa dela uste dute, eta hori ziurtatu beharko lukeela Udalak jaso dute idatzian. Hain zuzen ere, langileek urtarrilean egindako eskaera da hori. 

Gaineratu dute nerabeentzako erreferentzia-gunea dela gaztelekua eta "aisialdi sanoa eta euskalduna" eskaintzen dietela: "COVID garaiak eta egoerak berak, nerabeengan duen eragin negatiboa (isolamendua, ziurgabetasuna, arau murriztaileak, pantailekiko mendekotasuna,...) arintzen laguntzen duen gunea dela pentsatzen dugu". Horregatik, "baliabideak erraztu eta baldintza egokiak bermatu" behar dituela Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak