Eguenean Aretxabaletan banatuko dira Euspot lehiaketako sariak

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 25a, 09:04

Gazteak eta emakumeak nekazaritza mundura gerturatzeko bideo laburrak egin dituzte parte-hartzaileek. Guztira, Euskal Herri osoko 87 spot aurkeztu dira –iaz baino 36 gehiago– eta 2.800 euro banatuko dira irabazleen artean.

Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko lehiaketak 10. edizioa egin du aurten, eta eguaztenean, hilak 26, Aretxabaletan banatuko dira sariak. Nekazaritzatik bizi nahi dugu! leloari lotuta, gehienez ere 30 segundoko lanak aurkeztu behar izan dira. Bideoen helburua honako hau izan behar da: bertako familia-nekazaritzaren garrantziaz jabearaztea, ingurumenari eta gizarte jasangarritasunari ematen dionagatik eta lehen sektorea indartzeko egiten duen lanagatik.

18 urtetik gorakoek egindako 52 lan jaso dira eta 18 urtetik beherakoek egindako 35 lan; guztiak ikusgai daude webgunean. Gainera, bailarara etorrita, Bergara, Arrasate, Aramaio, Aretxabaleta, Oñati, Leintz Gatzaga eta Eskoriatzako partaidetza egon dela aurreratu dute antolatzaileek.

Guztira, sei sari

Euspoten edizio honetan 2.800 euro banatuko dira sei saritan: spotik onena (1.000 euro), publikoaren saria (500 euro), musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro) eta 14 eta 18 urte bitartekoei zuzendutako gazteen saria (250 euro). Horiekin batera, MUko ikasleen spotik onena (500 euro) eta Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro) ere sarituko dira.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak