Estitxu Pinatxo abeslari eta musikariak (Bera, 1987) Haize gorri batek diskoko kantuak aurkeztuko ditu maiatzaren 23an, Arkupen (19:00).
Hainbat musikarirekin lan egindakoa da Pinatxo, besteak beste, Erramun Martikorenarekin, Alex Sarduirekin eta Mikel Urdangarinekin, eta Dama Beltzak proiektuan ere badabil Mikel Santxezen konpainian. 2019an bakarkako lehen lana argitaratzea erabaki zuen. Euskaraz idatzitako kantuak ukitu beltza duten musikarekin jantzi ditu eta ahots indartsuarekin borobildu.
Gaur, egubakoitza, ostera, Granito Buffet: Vagabundos pirenaicos dokumentala izango da (19:00) Zaraia aretoan.
Ipuin kontaketa, martitzenean
Bego Alabazan ipuin kontalariak Sagu txiki, sagu maite ipuin-kontaketa saioa eskainiko die 2 eta 5 urte arteko neska-mutikoei, martitzenean, hilaren 25ean (18:00). Izena aurrez eman behar da, liburutegian.