Aretxabaletako pilotariek 0-3 galdu dute Herriarteko Txapelketako kanporaketako joaneko jardunaldia

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko mai. 16a, 17:13

Jokatutako hiru norgehiagokak irabazi dituzte gaur goizean Hernaniko pilotariek Aretxabaletan. Emaitzak izan dira 5-22 kadeteetan, 6-22 gazte mailan eta 5-22 nagusietan.

Gaur goizean jokatu dituzte norgehiagokak Aretxabaletako Iturrigorri frontoian. Juan Mari Errasti prestatzaileak aitortu du etxeko jokalariak ez daudela forma puntu onenean. "Sufritzea tokatuko da aurten. Jende aldetik ere ez gabiltza gure onenean. Jokalari asko erretiratu egin zaizkigu, astean lau konfinatu inguru izan ditugu... Baina jarraitzen dugu entrenamenduekin, eta taldea daukagun bitartean horrela jarraituko dugu. Ez dugu gura bertan behera jare egin".

Lehen kanporaketako joaneko partiduen inguruan esan du kadeteetan egin zitekeela gehiago. "Nire ustez bazegoen aukera gehiago, baina gutxi entrenatu dute. Gazte mailan ere ez dugu ezer egin, eta nagusietan argi ikusi da. Hernaniko bikotea oso bikote ona da".

Zaila da Errastiren ustez kanporaketa galtzen hasita horri buelta ematea. Zailtasunak zailtasun hurrengo egubakoitzean izango dira itzulerako partiduak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak