Bihar, astelehena, bitartean eman daiteke Euspot lehiaketako publikoaren sarirako botoa

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2021ko mai. 16a, 13:16

Euspot 2021 lehiaketako antolatzaile eta zenbait babesleren ordezkariak.

Hamargarren Euspot lehiaketak harrera itzela izan du;  87 lan aurkeztu dira guztira, iaz baino 36 spot gehiago. Bihar, astelehena, da publikoaren botoa emateko azken eguna. Maiatzaren 27an izango da sari banaketa ekitaldia Arkupe kultura etxean. 

Nekazaritzatik bizi nahi dugu izan da aurten proposatu duten gaia. "Aurtengo spotarekin gazteak familia-nekazaritzatik bizitzera animatzea da helburua; gazteak eta horien artean batez ere emakumeak landa eremura gerturatzea. Spot baten bitartez herritarrak kontzientziatu nahi ditugu bertako familia-nekazaritzak ingurumen eta gizartearen jasangarritasunari ematen dion guztia balioan jartzeko eta lehen sektorea indartzeko", azaldu dute lehiaketaren antolatzaileek.

Euskal Herriko txoko askotatik 

Debagoienetik gainera, urtero moduan, Euskal Herriko toki askotatik jaso dituzte lanak. Aurkeztutako lanen artean, 52 lan 18 urtetik gorakoek eginak dira, eta 35 spot 18 urtetik beherakoek. "Aurtengo berrikuntzatako bat da lanak formatu librean egin ahal izan direla; hau da, spota formatu horizontalean edo bertikalean grabatzeko aukera eman dugu.; hori horrela, eta gaiarekin lerrokatuta, publiko gazteagoari erraztasun handiagoak ematea eta, bide batez, gehiago erakartzea nahi izan da". 

Publikoaren botoa emateko azken eguna, maiatzaren 17a

Maiatzaren 27an egingo dute, urtero moduan, sari banaketa ekitaldia Arkupe kultura etxean. Sei sari banatuko dituzte: Spotik onenari 1.000 euro; publikoaren saria, 500 euro; musika sinkronizazio onenarentzako 300 euro; Gazteen sariari dagokionez, 250 euro; Mondragon Unibertsitateko ikasleen spot onenarentzako 500 euro eta Arizmendiko ikasleen iragarki onenarentzako 250 euro.

Bihar, astelehena, da publikoaren sarirako botoa emateko azken eguna. Hemen daude spot guztiak ikusgai eta parte hartzeko aukera.

Sare sozialetan, zozketa

350 pertsona baino gehiagok hartu dute parte Facebook-en eta Instagram-en egin duten zozketan. "Kodak Printomatic bi kamera zozketatu ditugu eta Leire Merino eta Urko Arakistain izan dira irabazleak. Zorionak biei!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak