Herriarteko txapelketari etxean ekingo diote aretxabaletarrek

Mirari Altube Arrese 2021ko mai. 14a, 10:48

Partiduak domeka goizean jokatuko dituzte kadeteek, gazteek eta nagusiek Hernaniko bikoteen aurka. Gaur, ostera, Udaberri Txapelketarekin jarraituko dute.

Herriarteko txapelketari ekingo diote aste bukaeran eta UDAko pilotariek etxean dituzte lehenengo partiduak. Domekan, hilaren 16an, jokatuko dituzte, Iturrigorri pilotalekuan (11:00).

Kadeteek, gazteek eta nagusiek jardungo dute nor baino nor gehiago eta Hernaniko pilotariak izango dituzte aurrez aurre. Juan Mari Errasti entrenatzaileak taldea sortu izanari eman dio balioa: "Ez genuen hutsik egin gura; horregatik, parte hartzeko beste jende elkartzen saiatu gara eta aurrera egin dugu. Ea partidu txukunak jokatzerik daukaten eta tanto kopuru handia egin; oso garrantzitsua da hori".

Udaberri Txapelketa, aurrera

Bestetik, gaur, egubakoitza, Udaberri Txapelketari dagozkion bi partidu izango dira Iturrigorrin, (19:00). Gazteek Zaldibiako bikote bat hartuko dute eta nagusiek, Errenteriako bat. Hain zuzen, nagusiek joan den astean ez zuten jokatzerik izan, pilotari baten lesioagatik, eta oraingoan, bi partidu izango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak