Deialdi horretarako 127.100 euro bideratu dituzte, eta gerora gehitu edo handitu egin daitekeela hori adierazi dute Udaletik. Laguntza programaren arabera, dagokion departamentuak izango du aurkeztutako eskaerak tramitatzeko ardura.
Dirulaguntzen gaineko argibide guztiak maiatzaren 4ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zituzten, eta Udalaren webgunean jaso. Eskabideak aurkezteko bide bakarra, salbuespenak salbuespen, www. aretxabaleta.eus egoitza elektronikoa izango da, eta horretarako hilabeteko epea izango dute interesatuek.