Udaleku irekietan begirale lanak egiteko izen-emate epea bukatzear

Mirari Altube Arrese 2021ko mai. 11a, 15:57

Udaleku irekiak antolatu ditu Aretxabaletako Udalak uztailerako eta horretarako begiraleak behar ditu. Curriculumak maiatzaren 13ra bitartean bidali behar dira honako helbidera: loratu.loramendielkartea@gmail.com.

Udaleku irekiak uztailaren 5etik 23ra egingo dituzte, eta ordutegia izango da: 08:30-13:30.

Begiraleei eskatuko dieten xehetasunen berri eman dute Loramendi elkarteak, Loratu ekimenak eta Udalak. Ezinbestekoa izango da honako hau:

  • Lan kontratua egiterako egunean 18 urte beteta izatea.
  • Erdi mailako heziketa zikloak edo batxilergoa amaituta izatea.
  • B2-ko euskara maila izatea.

Lehiaketa fasean honakoak hartuko dituzte kontuan titulazioaren kasuan: aisialdi begirale titulua; gizarte hezkuntza, psikologia, pedagogia, magisteritza, Tafyd edo IVEF, gizarte eta kultur animazioa edo gizarte integrazio titulua izatea edo ikasten jardutea; lehen sorospen titulua izatea; eta C1 euskara titulua izatea. (Egiaztatu egin beharko da guztia).

Lan esperientziari dagokionez, ostera, honako hau: udaleku irekietan edo itxietan, edo Gabonetako parkean begirale lanetan jardundakoa izatea, eta urtean zehar aisialdirako zerbitzuetako begiralea izatea –multikirola, entrenatzailea, dantza, ludoteka, hizkuntza errefortzuak...–. (Egiaztatu egin beharko da guztia).

Gaineratu dute aretxabaletarrek lehentasuna izango dutela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak