Antzezpen komikoak, atrezzo ederrak eta ikus-entzunezko moduan aurkeztutako ilustrazio apartek jantziko dute agertokia, ikus-entzuleen gozamenerako.
Iban Barrenetxeak idatzia eta ilustratua da lana, Isabel Aisa da zuzendaria, eta Sergio de Andres eta Ramon Marco izango dira agertokiko protagonistak. Firmin izena duen zurgin baten istorioa kontatzen du Zurginaren ipuina antzezlanak. Berak egindako mahaiak ez dira sekula kolokan jartzen, dantza eta kanta egiteko gai dira bere jostailuak…