Maila handiko bertsolariak bihar, Arkupeko saioan

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mai. 6a, 15:28

Udaberriko bertso saioko protagonistak.

Nerea Ibarzabal, Martin Abarrategi, Beñat Lizaso eta Oihana Arana bertsolariak izango dira Aretxabaletako Lekaixoka bertso eskolak antolatutako udaberriko bertso saioko protagonistak, bihar, egubakoitza, 19:00etan, arkupen.

Aretxabaletako Lekaixoka bertso eskolak antolatutako udaberriko bertso saioa egubakoitzean izango da, Arkupen, eta oholtzan Nerea Ibarzabal, Martin Abarrategi, Beñat Lizaso eta Oihana Arana bertsolariak arituko dira kantuan. Gai jartzaile lanetan, berriz, Aitor Lizarazu arituko da, eta saio ederra aurreikusten dute antolatzaileek.

Urteko lehenengo saioa

Aurten Aretxabaletan egiten den lehenengo saioa izango da biharkoa, eta, gainera, lehenbiziko aldiz antolatu dute udaberriko bertso saioa Lekaixokakoek. Horretarako, maila handiko bertsolariak hautatu dituzte, ikusleen gozamenerako.

Arkupeko edukiera-neurri murriztaileen ondorioz, ezin izango da areto osoa bertsozalez bete, baina sarrerak erosten azkarrenak izaten direnek bertso saio apartaz gozatuko dute, bertsolarien maila ikusita. Oraingoan, nahitaez hala egin beharko duten arren, asmoa da Aretxabaletako udaberriko bertso saioa urtero antolatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak