Futboleko jolasen campusa antolatu du UDAk uztailerako

Mirari Altube Arrese 2021ko mai. 5a, 20:00

2009 eta 2012 urte artean jaiotakoei bideratu diete eta izena emateko epea zabalik dago ekainaren 18a arte. Horretarako bidea hemen: https://labur.eus/kanpusa.

Futbola ardatz hartuta baina jolasari garrantzia emanda udalekuak antolatu ditu Aretxabaleta kirol elkarteak uztailerako, iazko bidetik jarraituz eta Foru Aldundiaren babesarekin. Hilaren 5etik 30a arte izango dira abian eta Ibarra futbol zelaia izango dute topaleku.

Udalekuak bideratu dizkiete 2009 eta 2012 urte artean jaiotako neska-mutikoei, eta adinaren araberako bi txanda egiteko asmoa dute: gaztetxoenak, 9 eta 10 urte artekoak, elkartuko dira 09:45ak eta 11:15ak artean; eta nagusienak, 11 eta 12 urte artekoak, 11:30ak eta 13:00ak bitartean.

Zabalik izena emateko epea

Izena emateko epea ekainaren 18a arte egongo da zabalik. Argibide gehiago gura izanez gero edo zalantzak argitu UDAko kudeatzaile den Ainara Mugarekin jar daiteke harremanetan: 659 79 44 65 edo uda.kudeatzailea@gmail.com. Lau astetako prezioa da 65 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak