Irati Garaitonandia aramaioarraren marrazki erakusketa egubakoitza arte dago Arkupen

Mirari Altube Arrese 2021ko api. 28a, 08:03

Irati Garaitonandia Arkupeko erakusketa aretoan.

Apirilaren 30a arte egongo dira ikusgai Arkupen Irati Garaitonandiak egindako lanak, Marrazkiak izenaren bueltan bilduta. Ikusgai bakarrik ez, salgai ere badaude; izan ere, funtzio motorrari eragiten dion nahasmen neurologikoa dauka Aramaioko gaztetxoak eta aulki berria erosteko dirua batzen dabiltza.

Lanak ikusteko Arkupeko erakusketa aretora jo behar da. Hona hemen ordutegia: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.

Marrazkiak erosi gura izanez gero haren pintura irakasle den Idoia Elexpururekin jar daiteke harremanetan:  695 72 84 75. Dirua izango da Iratirendako aulki berria erosteko. "Hainbat saldu dira dagoeneko, baina beste mordo bat ditugu, hortaz, interesatuek deitu dezatela", adierazi du Elexpuruk.

Aretxabaletatik Aramaiora joango da erakusketa hori datorren hilean.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak