Kutxa Birak hainbat aretxabaletarren ametsak jaso ditu

Mirari Altube Arrese 2021ko api. 27a, 08:06

Goiz partean iritsi zen Aretxabaletara Kutxa Bira, Kurtzebarri eskolara hain zuzen ere, Legazpitik bueltan, eta arratsaldean, herritarrek egin zioten harrera Herriko Plazan. Euskararen aldeko aldarriak eta beste hainbat amets gorde zituzten bertan hainbat taldetako ordezkariek.

Leizarra musika eskolako dantzariek egin zioten ondo-etorria. Eta ondoren, Errefortzu Taldeko umeek Amets Arzallusek idatzitako manifestua irakurri zien herritarrei. Beraien ametsak ere sartu zituzten kutxa barruan. Arizmendi ikastolako kideek, Kurtzebarri eskolako gurasoek eta Erdu talde feministako kideek ere beste horrenbeste egin zuten. Eta Loramendi elkarteko Ainhoa Sanchezek herritarren nahiak gorde zituen kutxan.

Euskal Herriari itzulia

Iparra Hegoa elkarteak abian jarritako egitasmoa da, Bizi gira... kutxa bira! lelopean, eta Euskal Herri osoa eta diaspora zeharkatzen dihardu. Martxoaren 20an eman zioten hasiera Argentinan eta maiatzaren 30ean bukatuko du ibilbidea kutxak, Seguran; Euskal Herriko itzulia egiten dabil herritarren ametsak jaso bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak