Hiru ekitaldi izango dira Arkupen, Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira

Mirari Altube Arrese 2021ko api. 21a, 08:32

Mau Ziemkiewicz musikaria eta Maite Arrese narratzailea.

Iñaki Carretero ipuin kontalariaren saioarekin ekingo diete gaur, eguaztena, Liburuaren Nazioarteko Eguneko ospakizunei. Egubakoitzean, ostera, Basatiaren mintzoa helduentzako ipuin musikatua izango da, eta apirilaren 30ean, Hitz-artea ikuskizuna.

Gaur, eguaztena, Ganbaran aurkitu dudan altxorra izenburua duen ipuin kontaketa eskainiko die Iñaki Carreterok 4  eta 8 urte bitarteko neska-mutikoei. 18:00etan, izango da Arkupen.

Egubakoitzean, hilaren 23an, ostera, Maite Arrese narratzaileak eta Mau Ziemkiewicz musikariak Basatiaren mintzoa helduentzako ipuin musikatua aurkeztuko dute, Basatiaren mintzoa izenarekin. Clarissa Pinkola Estesek idatzitako Otsoekin korrika dabiltzan emakumeak liburutik ateratako ipuinak dira gehienak, baina euskal kondaira zahar bat ere badago tartean. 19:00etan hasiko da, eta sarrerak dagoeneko salgai daude (lau euro).

'Hitz-artea' ikuskizuna hainbat aretxabaletarrekin

Bost aretxabaletarrek, tartean idazle batzuk, jendaurrean irakurri bitartean Jokin Mitxelena ilustratzaile donostiarrak marrazkiak egingo ditu Hitz-artea ikuskizunaren baitan. Josune Murgoitio, Luis Errasti, Udane Oñate eta Judit Ruiz de Munain aretxabaletarrek hartuko dute parte besteak beste.

Apirilaren 30ean, egubakoitza, izango da, ekitaldia (19:00) eta izena aldez aurretik ematea kultur etxean gomendatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak