Liburu bat irakurtzeak dakarrenaren gainean hausnartzeko tartea hartuko dute, eta iritziekin horma-irudi erraldoi bat osatu. Aste osoko egitaraua osatu dute eta hainbat ipuin-kontalariren saioak eta antzezlanak izango dituzte. Egubakoitzean, gainera, Yolanda Arrieta idazle bizkaitarraren bisita jasoko dute Lehen Hezkuntzako lehen eta bosgarren mailako ikasleek.
Hona hemen egitaraua:
- Apirilak 19 eta 21: DBHko ikasleak ipuin kontalari.
- Apirilak 21: Arin-arin natur ikuskizuna.
- Apirilak 23:
- Yolanda Arrieta idazlearekin solasaldia.
- Ipuin kontalaria ingelesez.
- 6. mailako ikasleek iaz hasiera emandako ipuin kateatuak amaituko dituzte eta kontaketak grabatu.