Atlhonek jarraituko du Ibarra kiroldegiko zerbitzuak kudeatzen

Mirari Altube Arrese 2021ko api. 15a, 15:43

Aho batez onartu zuen udalbatzak hari esleitzea eta aldaketa nabarmenena da langileen baldintza ekonomikoak hobetu izana.

Ibarra kiroldegiko zerbitzuen kontratazioa esleitzeko ezohiko osoko bilkura egin zuen udalbatzak martitzenean, eta zerbitzu horien ardura Athlon kooperatibari ematea onartu zuten aho batez. Hain zuzen ere, berritutako kiroldegia zabaldu zenetik du zerbitzuen ardura Athlonek.

Kontratu luzagarria bost urte arte

Hiru enpresa aurkeztu ziren lehiaketara eta eskaintza teknikoan puntuaziorik altuena Athlonek jaso zuen. Ekonomikoan hala ez bazen izan ere, batezbestekoan garaile suertatu zen.

Aurrekontuaren zenbatekoa guztira da 502.812 euro urtean eta bi zatitan banatu dute hori: batetik, harrera, sorosle-zerbitzua, mantenua, rokodromoa eta koordinazioa 323.186 euro (BEZa gehitu behar horri, 67.869 euro); eta bestetik, kirol jarduerak eta fitness gelako aholkularitza, 26,66 euro orduko –estimatu duten ordu kopurua urtean: 4.216–.

Orain hamabost eguneko epea dago errekurtsoak aurkezteko, eta halakorik egon ezean kontratua sinatuko dute. Kontratu hori urtero luzatu ahal izango dute, gehienez bost urte arte.

Udal gobernua zein oposizioa pozik agertu ziren onartutakoarekin, eta azpimarragarriena langileen baldintza ekonomikoak hobetu izana dela aipatu zuten. Kirol jarduerei dagokienez, eskaeraren arabera ordu gehiago emateko aukera zabalik utzi da, orduko prezioa ezarri delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak