COVID-19ari aurre egiteko babes neurriak jartzeko laguntzen bigarren deialdia abian

Mirari Altube Arrese 2021ko api. 14a, 19:40

Udalak iragarri du COVID-19ri aurre egiteko higiene eta babes-neurri bereziak ezartzeko establezimenduentzako dirulaguntzen bigarren deialdia martxan dagoela. Eskaerak aurkezteko epea, maiatzaren 15a arte izango da zabalik. Hemen dirulaguntzen oinarriak.

Foru Aldundiaren programaren bidez, Aretxabaletako Udalak 25.689 euro jaso zituen iazko azaroan. Kopuru hartatik, 19.666 euro geratzen direla oraindik jakinarazi dute.

Baldintzak berdinak dira, hau da, laguntza jasoko dute espazioen egokitzapenek; segurtasun eta osasun irizpideak betetzeko ekipamenduetan egindako moldaketek; lan egiteko moduak egokitzeko inbertsioek (manparak, gel-banatzaileak…), eta higiene eta babes neurri bereziekin lotutako beste jarduera batzuek. Establezimendu bakoitzak eginiko material erosketa edo inbertsioaren % 60a finantzatuko dute, gehienez 300 euro lokal bakoitzari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak