'GSR etorkizunera begira' hitzaldia eskainiko du Marije Zabaleta kudeatzaileak, astelehenean

Mirari Altube Arrese 2021eko apirilaren 13a

Basotxo erretiratuen elkarteak gonbidatuta GSR kooperatibako kudeatzaile den Marije Zabaletak GSR Debagoiena adinekoen egoitzaren nondik norakoen berri emango du datorren astelehenean, apirilaren 19an, Arkupen (16:00). Aurrez eman beharko da izena, edukiera zaintzeko, Arkupera deituta: 943 08 10 01.

"Egoitzak interes handiarekin onartu du Basotxoren gonbidapena eta gurekin partekatu nahi ditu etorkizun hurbileko ideiak. Krisia gainditu dute eta etorkizunean egin beharreko bidea erakutsi nahi digute", adierazi dute Basotxoko zuzendaritza batzordeako kideek. Elkarteko bazkideak zein herritarrak gonbidatu dituzte hitzaldira.

Arkupeko Zaraia aretoan 50 lagunendako lekua egongo da, horregatik izena aurrez emateko eskatu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak