UDAk aurrera egiten jarraitzeko babesa eskatu die bazkideei

Uxue Igarza 2021ko api. 7a, 19:57

Pandemiak baldintzatutako "sasoi gogorra" igarotzen ari direla adierazi die UDA Kirol Elkarteak herritarrei, gutun bidez. Halere, denen artean aurrera egingo dutelakoan daude: "Beste behin, guztion indarrak batuta egoera hau ere kudeatzea lortuko dugu".

COVID-19aren pandemiak partidetako sarrerarik gabe, babeslerik gabe eta futbol zelaiko tabernarik gabe utzi du UDA. Gauzak horrela, indarrak batzeko deia egin du klubak: "Aurtengo bazkide-kuota aspaldian pasatako kuotarik garrantzitsuenetakoa izango da ziurrenik, eta beharrezkoa izango da aurrera egiten jarraitu ahal izateko".

Era berean, gutuna eskerrak emateko ere erabili du elkarteak. "Esan ohi da klub batek herriaren nortasuna jasotzeko gaitasuna behar lukeela izan. UDAren kasuan alderantziz da. Herriak ematen dio nortasuna klubari. Herritar, bazkide, zale, boluntario, babesle, kirolari… zareten horiek idatzi duzue UDA Kirol  Elkartearen historia", dio oharrean.

"Kalitatezko  zerbitzua" eskaintzea, entrenatzaile eta hezitzaileak trebatzea, aurrera kirola sustatzea eta osasuna bultzatzea dira besteak beste UDAren helburuak, eta ziurtzat jo dute orain arteko bideari jarraituko diotela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak