Apirilaren 5ean ez dute pentsioen aldeko elkarretaratzerik egingo Basotxoko kideek

Mirari Altube Arrese 2021ko api. 5a, 09:00

Pazko Astelehena jai eguna izanik, oraingoan ez elkartzea erabaki dute Basotxoko zuzendaritza batzordeko kideek. Hurrengo elkarretaratzea apirilaren 12an izango da, 12:00etan, Herriko Plaza barrenean. 

Martxoaren 2az geroztik astelehen guztietan egiten dute elkarretaratzea Basotxoko kideek, besteak beste, gutxieneko pentsioen igoera eskatzeko. Aldarrikapen horrekin bat egin eta haiekin elkartzera gonbidatu dituzte gainerako herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak