Arroparen kontsumo arduratsuaren zein estereotipoen gaineko hausnarketa saioak antolatu ditu Berdintasun Sailak

Mirari Altube Arrese 2021ko mar. 30a, 10:35

Angels Biosca Peris eta Yolanda Dominguez.

Udaleko Berdintasun sailak bi ekintza antolatu ditu apirilerako. Batetik, arroparen kontsumo arduratsuaren gaineko hitzaldi tailerra izango da hilaren 16an; eta bestetik, irudiek nortasunaren eta generoaren eraikuntzan duten garrantziaren gaineko hitzaldi-topaketa apirilaren 22an. Izena aurrez eman behar da baterako zein besterako berdintasuna@aretxabaleta.eus helbidean edo Arkupen. 

Zer ezkutatzen da zure arroparen etiketen atzean? izenarekin kontsumo arduratsuaren gaineko hausnarketa sustatuko dute The Slowear Project y de Educa-Eco plataformaren sortzaile den Angels Biosca Peris-ek eta Gu Haziak Gara elkarteko kideek. Ehungintzaren ekoizpen eta kontsumo sistema globala aztertuko dute ikuspuntu lokal eta globalaz, sistema honek pertsonen aurka, eta zehazki emakumeen kontra eragiten dituen kalteak, eta bereziki ingurugiroaren kontrakoak ere ikusaraziz. Ekoizpen eta kontsumo modu sostengarri konkretuak proposatuko dituzte eta Gu Haziak Gara elkarteko kideek gizarteratze ildotik  eskaintzen dituzten aukeren berri ere emango dute.

Hitzaldi-tailerra apirilaren 16an izango da, Arkupen (17:00-20:00) euskaraz eta gaztelaniaz. Izena emateko epea apirilaren 12ra arte dago zabalik eta 20 lagunentzako lekua egongo da.

Irudiak eta generoaren eraikuntza


Apirilaren 22rako, ostera, Revelando estereotipos que no nos representan. Cambiar las imágenes para cambiar el mundo izeneko hitzaldi-topaketa antolatu dute. "Irudiek gure nortasunaren eta generoaren eraikuntzan duten garrantzia, egitekoa eta eragina aztertuko dugu. Baita honek guztiak gizarte desberdintzan duen eragina ere", adierazi dute Berdintasun sailetik. Yolanda Dominguez aktibistaren laguntzarekin irudien historian zehar ibilbidea egingo dute.
Irudien irakurketak nola egiten diren erakutsiko du, eta horrek auto-pertzeptzioan eta besteekin duten harremanetan nola eragiten duen azalduko du, honetan estereotipoek emakume eta gizonen arteko desparekotasunean bereziki nola eragiten duen zehaztuz.

Dominguez, kontzientzia feministaren eta generoarekin harremandutako gizarte kritikaren inguruan gaiak lantzen dituen artista bisual, argazkilari eta aktibista da. Artearen kontsumoa tresna moduan erabiltzen du gizarte eraldaketarako.

Arkupeko Zaraia aretoan izango da eta 60 lagunentzako lekua egongo da; izen-emate epea apirilaren 19a arte egongo da zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak