Bizkaira joan da Sarek antolatutako binakako frontenis txapelketa

Mirari Altube Arrese 2021ko mar. 29a, 12:06

Hogei bikotek jardun zuten frontenisean nor baino nor gehiago aste bukaeran Iturrigorri pilotalekuan eta Aretxabaletako Sarek antolatutako txapelketa Bizkaitik etorritako bikoteak irabazi zuen, Zornotzako Ander Jaiok eta Abadiñoko Alex Etxagibelek hain zuzen ere. Bigarren postuan geratu ziren Ander Ansoategi eta Julen Etxabe arrasatearrak. Argazkiak: Aretxabaletako Sare.

Izan Bidea ekimenaren bueltan eta Gari Atxabaltara! leloarekin antolatu zuen txapelketa Sarek, kirolaren bitartez aldarrikapena zabaltzeko asmoarekin. Sariak Amaia Garciak banatu zituen, Zaballan dagoen Garikoitz Garciaren arrebak. Antolatzaileak pozik agertu dira txapelketak izan duen arrakastarekin –kanpoan geratu direlako hainbat bikote leku faltagatik– eta norgehiagoka bitartean izandako giro onagatik.

Kirol Sailari eskerrak

"Bi egun intentsuak izan dira. Neskek osatutako bikoteak, mutilek osatutakoak zein mistoak izan ditugu, hogei guztira, eta oso ondo joan da guztia", adierazi dute Sareko kideek.

Era berean, Udaleko Kirol Sailari eskerrak eman gura dizkiote baliabideak eskura uzteagatik: "Parte-hartzaileak zein antolatzaileak oso gustura geratu gara txapelketak emandakoarekin eta gertu gaude beste jarduera batzuk antolatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak