Hasieratik aldapan gora jarri den partiduari buelta ematea lortu du UDAk

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko mar. 27a, 19:33

Binako berdinketarekin amaitu da talde aretxabaletarrak Amaikak Bat-en aurka etxean jokatutako norgehiagoka. 0-2 galtzen ere joan dira UDAkoak. Bigarren zatian eman diote buelta markagailuari.

 

Mikel Larburu entrenatzaileak ondo dioen moduan partidu guztiak dira konplikatuak, baina gaurkoa hasieratik jarri zaie maldan gora. Aretxabaletarrek izan dute norgehiagokako lehen aukera garbia, baina ez da gola izan eta debatarrek hurrengo jokaldian egin dute 0-1ekoa. Bosteko lerroa planteatu dute orduan Amaika Bat taldekoek, eta etxekoek hiru bat aukera sortzeko gai izan badira ere atezain debatarrak guztiak gelditu ditu. Hala, atsedeneko emaitza 0-1 izan da.

Bigarren zatia hasi berria zela egin dute debatarrek bigarren gola. 55. minutuaren bueltan, ordea, Amaikak Bat taldeko atezaina kaleratu du epaileak UDAko jokalari bati kolpe bat emateagatik.

Ondo baliatu dute aukera etxekoek eta jokalari bat gehiago izanda bigarren zatiko 28. eta 31. minutuetan egin dituzte bi gol. Bata Danel Uribesalgok eta bestea Julen Zaitegik.

"Une horretatik aurrera partiduaren bila joan gara baina ez dugu hirugarren gola sartzea lortu", azaldu du Mikel Larburu entrenatzaileak.

Mondrak 3-0, Unben

Mondrak partidu gogorra izan du, Unben; izan ere, 0-3 galdu du Eibar Urko taldearen kontra. Arrasateko taldea sailkapeneko zazpigarren postuan da, arerio zuzenak baino partida bat gehiago jokatuta.

Bergarak atsedena du aste bukaera honetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak