Hogei bikotek hartuko dute parte Sarek antolatutako frontenis txapelketan

Mirari Altube Arrese 2021ko mar. 26a, 13:31

Izan Bidea binakako frontenis txapelketa antolatu du Aretxabaletako Sarek eta hogei bikotek jardungo dute nor baino nor gehiago. Bihar, zapatua, 08:30ean hasiko dituzte partiduak Iturrigorri pilotalekuan, eta 18:30 bueltan emango diote amaiera lehen jardunari. Domekan, ostera, 09:00etan jokatuko da lehenengo partidua, eta finala 14:00 inguruan izango da.

Antolatzaileak oso pozik agertu dira txapelketak izan duen harrera beroarekin; izan ere, bikote batzuk kanpoan geratu dira gehiagorendako lekurik ezin izan dutelako egin.

Izan Bidea dinamika abian jarri zutenetik herrian urtebete baino gehiago pasatu da, eta aldarrikapena zabaltzeko beste bide bat izango da frontenis txapelketa Sareko kideen esanetan. Hain zuzen Garikoitz Garcia Aretxabaletara ekartzeko aurrerapausoak eskatuko dituzte beste behin: "Gaur egun Zaballako espetxean dagoen Garciari graduen progresioa ahalik eta azkarren aplikatzea eskatzen gabiltza".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak