Abereen lehen online enkantea antolatzeko plataforma garatzeagatik saritu dute Arteman

Maialen Santos 2021ko mar. 24a, 18:22

EAEko abereen lehen online enkantea antolatzeko plataforma garatu eta horri esker, Euskaliten Jardunbide Egokien Saria jaso du komunikazio agentzia aretxabaletarrak. Estatuko Bikaintasun Zentroek antolatutako CEX 2021 sarirako Euskadiko ordezkaria ere izango da. 

Online Ganadu Enkantearen plataforma krisi globalari erantzuten dion negozio-eredu arrakastatsu izendatu berri dute. Agentziatik azaldu dutenez, plataforma 2020ko apirilean garatu zen, Aiako Testaje Zentroa kudeatzen duen Lorra Kooperatibarentzat, konfinamendu betean eta "inflexio-puntua" izan zen abeltzaintzaren sektorean une horretan indarrean zeuden COVIDaren aurkako neurrien ondorioz gauzatu ezin zen negozio bati "erantzuna emateko".

Erreakzioa, "arintasunez"

Enkante hark arrakasta handia izan zuen partaidetzan zein salmentan, "eta enkanteratutako 36 zekorretatik 30 esleitu ziren".

"Lehiaketaren epaimahaiak ekimenaren emaitza positibotzat jo du, eta hori gauzatzeko azkartasuna nabarmendu du, krisi egoera baten aurrean erreakzionatzeko arintasuna azpimarratuz", zehaztu dute. Horregatik, Euskaliten Jardunbide Egokien Saria jasotzeaz gain, Estatuko Bikaintasun Zentroek antolatutako CEX 2021 sarirako hautagaia izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak