Elurrik apenas, baina euria gogotik

Txomin Madina Milikua 2021eko martxoaren 19a

Bailarako toki garaienetan elurra egin badu ere, herriak garbi esnatu dira gaur. Dena den euri jasa handiak izan dira azken orduetan, eta horren adierazgarri erreken egoera: irudietan Urkulutik jaisten den erreka eta Deba ibaia  Aretxabaletatik igarotzen ikus daitezke. Euskalmeten arabera, gaur arratsaldean zaparradak tartekatuagoak izango dira, eta elur kota 700-800 metrora jaitsiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak