Hamabi lagun identifikatu dituzte Aretxabaletan, kalean edaten egoteagatik

Mirari Altube Arrese 2021ko mar. 15a, 08:50

Ertzainen autoa EAEko herri batean. Argazkia: Ertzaintza.

Zapatu gauean, 22:15ak inguruan, hamabi pertsona identifikatu zituzten ertzainek Aretxabaletan. Horren arrazoia izan zen "botila festa batean parte hartzea" eta koronabirusaren aurkako "osasun-arauak ez errespetatzea"; besteak beste, maskararik ez erabiltzea eta segurtasun-tartea ez gordetzea.

Ertzaintzatik jakinarazi dutenez guztira 80 lagun inguruk jaso zuten isun-proposamena EAEn, zapatuan, botila festetan parte hartzeagatik; Aretxabaletan ez ezik, Irunen, Urnietan, Deban, Mungian eta Zornotzan identifikatu zituzten horiek.

Bestetik, Irun eta Gamiz-Fika herrietako taberna banatan festak antolatzeagatik 29 lagun zigortu zituzten. Eta Bilbon, bi gizonezko atxilotu zituzten osasun arauak urratzeagatik eta ertzainei eraso egiteagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak