'Bestelako baso kudeaketa' hitzaldia egongo da astelehenean, EH Bilduk antolatuta

Mirari Altube Arrese 2021eko martxoaren 12a

Errez kooperatibako kide Markel Arriolabengoa eta Iñaki Etxebeste gonbidatu ditu Aretxabaletako EH Bilduk Bestelako baso kudeaketa gaiaren gainean jarduteko. Martxoaren 15ean, astelehenean, izango da hitzaldia, 18:00etan, Arkupen.

Gaur egungo egoeraren diagnostikoa egingo dute lehenengo; basoak kudeatzeko eredu ezberdinak aurkeztuko dituzte gero; eta baso kooperatibaren sorreraren berri emango dute bukaeran. "Gaiaren inguruan herritarrek duten iritzia entzun nahiko genuke, aretxabaletarren nahiak jasotzen dituen proposamena lantzeko", adierazi dute EH Bildukoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak