'Cholitas' dokumentala emango dute hiru egubakoitzetan Arkupen

Mirari Altube Arrese 2021ko mar. 12a, 13:06

Martxoaren 8aren bueltako egitarauarekin jarraituko dute Arkupe kultur etxean eta gaur, egubakoitza, hasita Cholitas dokumentala eskainiko dute hiru egubakoitzetan (19:00). Horrez gain, domekan, Erbia eta dortoka antzezlana izango dute neska-mutikoek.

Boliviako bost emakume indigenek ia 7.000 metro dituen Amerikako tontorrik garaienera igotzea dute helburu Jaime Murciegok eta Pablo Iraburuk zuzendutako dokumentalean. Emakumearen ahalduntzea eta askatasuna irudikatu nahi dituen filmak sari ugari jaso ditu nazioartean.

Neska-mutikoek, ostera, Erbia eta dortoka antzezlana izango dute domekan (17:00) Glu Glu antzerki taldearen eskutik. Aski ezaguna den kondairaren moldaketa ekarriko dute Zaraia aretoko oholtzara 3 eta 7 urte arteko umeei eskaintzeko.

Pintura erakusketa

Erakusketa aretoa ere zabalik dago eta Maria Antonia Ugarte Garai arrasatearrak margotutako olioak, pastelak eta akuarelak daude bertan ikusgai hilabetea bukatu artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak