Gaztelaniazko literatura solasaldiei ekingo diete, berriro, apirilean

Mirari Altube Arrese 2021ko mar. 2a, 08:26

Monica Leiva. Argazkia: Otamotz.eus

Udal liburutegiak berriro antolatuko ditu gaztelaniazko literatura solasaldiak. Monica Leiva kazetariak gidatuko ditu horiek eta apirilean hasiko dituzte. Edukiera mugatua izango denez izena emateko epea dagoeneko zabaldu dute, eta horretarako azken eguna martxoaren 12a izango da. Liburutegira jo behar da horretarako.

Hilabetean behin elkartuko dira eta liburuak liburutegiak lortuko dituela jakinarazi dute. Irakurritakoaren gainean solas egitea bada ere kontua, berba egitea ez dela derrigorrezkoa adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak