Play-offerako aurkari zuzen den Goierriren aurka galdu du UDAk (1-3)

Xabi Gorostidi 2021ko ots. 28a, 16:35
UDAko jokalari bat, Goierrikoen presioa gainditu nahian. (Argazkia: Imanol Soriano)

Lehen zatian izandako aukerak ez aprobetxatzea garesti ordaindu dute UDAkoek, eta bigarren zatian erori da markagailua Goierrikoen aldera. Atsedenaldira banakoarekin heldu dira, baina bigarren zatiaren amaieran heldu dira Goierriren azken bi golak. Liga amaitzeko lau partiduren faltan –egutegiko azken biak, gehi COVID-19agatik atzeratutako beste bi– play-offerako sailkatzeko lehian jarraitzen dute Aretxabaletakoek. 

"Lehen zatian aukera gehiago izango ditugu, baina ez dugu ate aurrean asmatu. Eta halakoetan, badakizu, gehiegi barkatuz gero..." adierazi du Arkaitz Ribera etxekoen entrenatzaileak.  

Atsedenaldira banakoarekin heldu ostean, "gogotsu" hasi dute bigarren zatian UDAkoek, baina ez da nahikoa izan hiru puntuak etxean Ibarran geratzeko. "Ondo hasi arren, epailearen erabaki batzungatik partidutik irten gara, gehiegi berotu gara... Ostean guk egindako bi akats baliatu dituzte gola egiteko, eta ez gara lehia berdintzeko gai izan. Atezain jokalariarekin aukeraren bat edo beste izan dugu, baina ez da posible izan". 


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak