Joseba Azkarragaren hitzaldia, hilaren 23an, Arkupen

Imanol Beloki Unamuno 2021eko otsailaren 19a

Joseba Azkarraga Sareko bozeramailea. Argazkia: SARE

Datorren martitzenean, Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak hitzaldia eskainiko du Arkupe aretoan, 18:30ean. Etxeratze prozesua izenburupean, Sareko bozeramaileak euskal presoen etxeratze prozesuaren gaineko argibideak emango ditu. Horretarako, honako galderak izango ditu oinarri: Presoen etxeratze prozesua bultzatzeko zein paper jokatu behar du euskal gizarteak? Eta instituzioek?

COVID-19arengatik Arkupeko edukiera mugatua denez, aretora joateko aurrez izena eman beharko da, 657 77 58 39 zenbakira whatsapp-a bidalita edo atxabaltakosare@gmail.com helbidera idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak