Sestaoko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu dute

Mirari Altube Arrese 2021ko ots. 13a, 13:48

Atzo, otsailak 12, Sestaon izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu dute Udalak eta Aretxabaletako Mugimendu Feministak biharko, domeka. 13:00etan izango da Herriko Plazan, eta herritarrak gonbidatu dituzte bertara "aski da" esatera. 

Hona hemen Udalaren idatzia:

"Aretxabaletako Udalak otsailaren 12an, Sestaon, izandako 56 urteko emakumearen erailketa matxista gaitzesten du eta haren senide eta hurbilenekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die.

Indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003tik 109 emakume eta 11 adingabe hil ditu. Indarkeria matxistaren eraginez, urtarrilaren 2an Aintzane Pujana eraili zuten. 41 egun igaro ondoren beste emakume bat erailia izan da.

Ez da ekintza bakan bat. Horregatik guztiagatik, Udalak bihar, otsailak 14, 13:00tan herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko duela adierazten du.

Erasorik ez, erantzunik gabe!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak