Goizean jaiki eta oheratu bitarteko zereginetatik abiatuta, eguneroko bizitzan ingurumena zaintzeak duen garrantzia helarazi nahi izan dute pailazoek: "ikastetxera joateko garraio mota desberdinak aipatu, hamaiketakoan janari fresko eta osasungarriak eskaini dizkiegu potekoen ordez, urak duen garrantzia eta erabilera egokiaz aritu gara,...".
Haurrak "kontziente izatea" helburu
Hori soilik ez, "birziklatzearen garrantzia" ere azpimarratu dute eszena ezberdinetan: "Jolasen bidez birziklatzen ikasi dugu, gai bakoitza dagokion ontzian sartuz. Materialen erabilera zuzenari buruz aritu gara; ordezkatu, murriztu, berrerabili, birziklatu eta berreskuratu... ". Azken batean, egunerokoaz "kontziente izatea" izan dute gaur helburu, "gutxiago kutsatuz edo zikinduz, ingurumena gutxiago kaltetuz, baina umoretik landuta".