Aitor Sarasua bertso-paper lehiaketa abian da

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2021ko ots. 5a, 16:03

Bertsoaren aldaera guztien presentzia bermatzeaz gain, plazatik harago dauden bertsolariei adierazteko aukera emateko asmoz abiatu du Bertsularien Lagunak elkarteak Aitor Sarasua bertso-paper lehiaketa; otsailaren 28a da parte hartzeko azken eguna.

Tradizioz, Ipar Euskal Herrian, eta Euskal Herri osoan, oro har, bertso idatziak leku handia izan du. "Tradizio hori bermatu eta hedatu nahi dugu Aitor Sarasua bertsogintzan eta Ipar Euskal Herriko bertso irakaskuntzan eta sustapenean hain leku garrantzitsua izan duena omentzearekin batera", azaldu dute antolatzaileek.

Bi sail

16 urte bitartekoek gazteen sailean lehiatuko dute eta hortik gorakoek, helduenean. Egile bakoitzak nahi adina bertso sorta bidal lezake. "Lehenengoan gutxienez sei bertso eta gehienez hamar bidali behar dira, eta gazteek gutxienez lau eta gehienez zortzi. Neurriari ez diogu mugarik jarri, idazlearen esku utzi dugu, baina doinuaren izena agertzea beharrezkoa da".

Parte hartzeko oinarriak hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak