Ordenantzan zehaztu dituzte terrazen gaineko arau guztiak, besteak beste oinezkoak pasatu ahal izateko gutxieneko espazioak, jar daitezkeen instalazio osagarriak eta ordutegia. Arau-hausteak ere zehaztu dituzte eta horiengatik jarriko diren isunen kopuruak ere bai. Ordenantza osoa ikusgai dago Udalaren webgunean –aretxabaleta.eus–.