Adierazpen askatasunaren gaineko solasaldia Zurrumurruen Aurkako Sarearen eskutik

Mirari Altube Arrese 2021eko otsailaren 7a

Mikel Mazkiaran eta Imanol Zubero. Argazkiak: bizkeliza.org eta Ongietorri errefuxiatuak.

Adierazpen askatasuna eta gorrotoaren diskurtsoa izeneko hitzaldi-solasaldia antolatu dute Udal Gizarte Zerbitzuek, ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sarearen laguntzarekin. Otsailaren 16an izango da (18:00) Arkupen, baina izena hilaren 14rako eman behar da honako helbidean: ongizate@aretxabaleta.eus.

Zeintzuk diren mintzen eta kaltetzen duten adierazpenak, eta non jarri kaltearen eta irainaren arteko muga izango dira jorratuko diren gaietako batzuk. Eta horretarako etorriko dira Imanol Zubero Soziologian doktorea eta Mikel Mazkiaran, Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren ordezkaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak