Odei Vazquez eta Joanna Perez karatekak podiumera igo dira Gipuzkoako Txapelketan

Mirari Altube Arrese 2021eko otsailaren 1a

Atzo, domeka, jokatu zen Hondarribian para-karate, senior eta beterano mailako Gipuzkoako Txapelketa. UDAko jokalari bi izan ziren nor baino nor gehiago, baita biak dominekin itzuli ere. Odei Vazquezek lehen postua eskuratu zuen 67 kiloz azpiko gizonezko seniorren artean, kumite modalitatean, eta Joanna Perezek, bigarrena kumiten eta hirugarrena katan, 61 kiloz azpikoen artean.

Era berean, Euskal selekzioak eta Nafarroakoak urtarrilaren 24an, Getxon, egindako entrenamendu-txapelketan, hirugarren egin zuen Vazquezek.

Datorren otsailaren 6an berriro joango da Odei Vazquez Getxora, baita Oxel anaia eta Odilo aita ere; azken horrek Euskadiko coach titulua berritzea du helburu eta beste biek titulua eskuratzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak