El niño de Elche musika flamenkoan espezializatua da, eta gaurko saioan flamenkoa eta kanpaiak elkartu nahi izan ditu. Izan ere, Erkiziarekin batera Donostian egongo da otsailaren 15era arte, eta Tabakaleran proiektu baten murgilduta daudela aprobetxatu dute Arientzara etortzeko; "proba moduko bat" egitera etorri da, Erdi Aroko musika doinuak, horien artean kanpaiak, eta flamenkoa elkartuz.
