Odola eman dezakete 18 eta 65 urte arteko herritarrek –50 kilotik gorako pisua izanik–. 12 urte baino gutxiagorekin hepatitisa pasatu izanagatik eman daiteke, baita kolesterola altu izan arren ere. Ez dago barau joan beharrik. Emakumeek urtean hirutan eman dezakete eta gizonezkoek, lautan.
Nabarmendu dute odol-emate altruistak direla odola lortzeko modu bakarra eta premiak bere horretan jarraitzen duela gogorarazi.