Herrien itxierak bete-betean eragin dio Ibarra kiroldegiari

Mirari Altube Arrese 2021ko urt. 29a, 17:31

Jaurlaritzak joan den astean hartutako erabakien artean dagoen herrien itxierak Ibarra kiroldegiari bete-betean eragin dio. Izan ere, gaur egun dituen 2.419 erabiltzailetik 1.621 dira aretxabaletarrak, eta gainerako 798ak, hau da, %33, kanpokoak.

Kanpotik joaten diren horiek kezkatuta agertu direla adierazi du Udaleko Kirol teknikari Asier Mujikak, eta dei asko jaso dituztela: "Herri batetik bestera pasatzeko baimenik egin dezakegun galdetu digute hainbatek. Guk erantzun diegu kiroldegiko abonatu direla ziurtatzen duen agiria egin dezakegula, baina gehiago ez".

Eremu gorriari "beldurra"

Egoera ez dela samurra iritzi dio Mujikak, baina are eta okerragoa izango dela eremu gorrira pasatuz gero: "Beldur handia diogu horri. Izan ere, eskolakirola bertan behera geratuko litzateke, baita hainbat talderen entrenamenduak ere, eta jarduerak ere bai. Eta horrek, gero, bajak dakartza, beste ondorio batzuekin batera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak