Magoek dituzten zalantzak oholtzara ekarriko ditu Hodeik: "Ilusionatu egiten dute? Engainatu? Nork daki?" Harritzearen abileziak oraindik ikusi gabekoak eskainiko dizkie ikus-entzuleei: "Inpaktu handiko ekoizpena, joko landuekin, ilusio handiekin eta magia originalarekin". Magia umoreak lagun eginda, neska-mutikoek familia giroan goza dezaten.