Aizarnazabalgo hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute zapaturako

Mirari Altube Arrese 2021ko urt. 22a, 15:49

Aintzane Pujana donostiarraren erailketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, urtarrilaren 23a, Aretxabaletako Mugimendu Feministak eta Udalak deituta. 18:00etan izango da, Herriko Plazan.

Hona hemen Udalaren adierazpena:

"Aretxabaletako Udalak urtarrilaren 4an, Aizarnazabalen, izandako 32 urteko emakumearen erailketa matxista gaitzesten du.

Indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003tik 108 emakume eta 11 adingabe hil ditu. Indarkeria matxistaren eraginez, aurten hildako lehen emakumezkoa da. Zehazki, aurreko urtean bost izan ziren eta orain arteko azkena 66 urteko emakume arrasatearra.  

Horregatik guztiagatik, Udalak, bihar, urtarrilak 23, 18:00tan herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko duela adierazten du.

Erasorik ez, erantzunik gabe!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak