54.000 euro banatu ditu Udalak 32 ostalaritza zerbitzuren artean

Mirari Altube Arrese 2021ko urt. 22a, 18:24

Zuzeneko diru-laguntzak iragarri zituen Udalak ostalariendako, eta abenduan egindako deialdiaren baitan 32 eskaera jaso zituen. Udaletik jakinarazi dute 54.000 euro baino gehiago banatu dituela horien artean.

Zuzeneko laguntza horiek honela banatu dituzte: batetik, 300 euroko zenbateko finkoa eman diote bakoitzari; bestetik, 600 euro, lantaldeko langile autonomo bakoitzeko: ostalaritzako lokal horietako 20k langile autonomo bat dute; zortzik, bi; hiruk, hiru langile; eta batek, lau. Eta hirugarrenik, soldatapeko langile bakoitzeko, azaroari dagokion Gizarte Segurantzako kuota hartu du bere gain Udalak, 600 euroko mugarekin: zazpi eskaera soldatapeko langile bat duten lokalenak dira; bostek bi dituzte; hiruk, hiru; batek, lau; bik, bost; eta hamalauk ez dute soldatapeko langilerik.

Emandako laguntzak 900 eta 3.500 euro artekoak izan direla negozio bakoitzeko jakinarazi dute eta gehienak dagoeneko ordaindu direla.

Lokalak egokitzeko laguntza

Bestalde, Udalak diru-laguntzen bigarren deialdi bat egingo du merkataritza eta ostalaritza lokalak koronabirusaren aurkako prebentzio eta higiene neurrietara egokitzeko egin beharreko inbertsioak babesteko. Aldundiak 25.600 euro esleitu zizkion Udalari, eta horietatik 6.000 euro baino gehiago banatu dira onartutako hamalau eskaeren artean –aurkeztutako bik ez zituzten baldintzak betetzen–. Gainerako 19.000 euroak ere establezimenduetan egiten diren egokitzapenei laguntzeko erabiliko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak