Indarkeria ginekologikoaren gaineko lanketa egingo dute egubakoitzean

Mirari Altube Arrese 2021ko urt. 14a, 17:45

Irune Robles, tailerra bideratuko duen Metik proiektuko kidea. Argazkia: Irune Robles

Abenduan atzeratu beharrean izan ziren Bizipen gineko-obstetrikoak. Gorputzak osatzeko bide partekatu bat izeneko ikastaroa bihar, egubakoitza, egingo dute, Arkupen (17:30- 19:30). Erdu Talde Feministak antolatu du eta izena aurretik eman beharra dago; hona hemen bidea: atxabaltakofeministak@gmail.com.

Metik proiektu ekofeministako adituek gidatuko dute saioa, Irune Robles Egozkue antropologo feminista eta gizarte hezitzaileak eta Raquel Garcia Teran adituak. "Emakume askok, gehienok, pairatu dugu indarkeria ginekoobstetrikoa eta aztarnak gelditu zaizkigu; beraz, bizipen mingarri horiek askatzeko, bakoitzaren gorputzetik jasotako indarkeria obstetrikoa aitortzea, izendatzea, plazaratzea eta konpartitzea konponbide bat izan daiteke", diote.

Bortizkeria horien gainean taldean hausnartzea da asmoa, metodologia feministak erabilita, parte hartzea sustatuta eta alaitasunez: "Gure gorputzen burujabetza berreskuratu nahi dugu, indarkeriarik gabeko bizitzak eraikitzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak