Behibi's Teatroaren antzezlana bertan behera geratu da; domekan, Eidabe taldeak eskainiko duena ez

Mirari Altube Arrese 2021ko urt. 14a, 16:41

Aste bukaeran bi antzezlan ziren eskaintzekoak eta Udalak jakinarazi du Behibi's Teatroa egubakoitzean egitekoa zen Trabajos de interior lana bertan behera geratu dela. Eidabe antzerki taldea, ostera, etorriko da eta Mari eta gaileta fabrika eskainiko die neska-mutikoei domekan, 17:00etan. 

Galder Perezen testuan oinarritutako istorioa da Mari eta gaileta fabrika eta gaur egungo emakumeei bidea erraztu dieten emakume langile haiek omendu gura izan ditu. Berdintasuna eta parekidetasuna oinarri dituen lana izanik, familiari osoari eskainiko die Eidabek –sarrera: 3 euro–.

Hilaren 24an, ostera, Xentimorik gabe taldeak Gu primer! eskainiko du (19:00); umorea eta xelebrekeriak ekarriko dituzte Ramon Agirrek, Inazio Tolosak eta Nerea Gorritik. Hilabetea agurtzeko, 31n, Hodei magoaren Harritzearen abilezia ikuskizuna izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak