Horretarako interesa duenari eskatuko diote euskaltzalea izatea, ekintzailea eta proaktiboa, eta dinamizaziorako eta kudeaketarako gaitasuna izatea. Era berean, kontuan hartuko dute aretxabaletarra izatea, euskalgintzan esperientzia duena eta oinarrizko IKT ezagutzak dituena.
Azken eguna urtarrilaren 15a
Interesatuek Loramendi elkartera bidali beharko dute curriculuma; hona hemen helbidea: euskara@loramendielkartea.eus. Horretarako azken eguna urtarrilaren 15a, egubakoitza, da. Argibideak gura dituenak ere Loramendira jo dezala.