Neguko Azokan parte hartu duten Aretxabaletako merkatariak eta artisauak pozik goizak eman duenarekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko abe. 19a, 15:50

Berritasunekin etorri da, aurten, Neguko Azokaren seigarren edizioa, eta etorkizunean ere kontuan hartzeko moduko aldaketak direla uste du hainbat merkatarik. Arratsaldean ere zabalik izango da azoka, 20:00ak arte.

Eguraldi goxoa, musika kalean eta merkatarien eta artisauen postuak Durana eta Mitarte kaleetan. Berezia izan da goiza Aretxabaletan nahiz eta ostalaritzak itxita jarraitzen duen. Arropak, artisautza lanak, jakiak, askotariko tresnak, bitxiak... askotariko eskaintza dago eskuragarri kalean zabaldu dituzten 25 bat postuetan.

Goiza lasai joan dela adierazi dute merkatariek. "Egon dira jende gehiagoko tarteak, baina zaindu dugu pilaketarik ez egotea eta ondo ari garela uste dugu", azaldu du Belar Meta jantzi-dendak Idoia Elexpuruk.

Egun bakarrekoa da aurten Neguko Azoka, eta Herriko Plazan beharrean Durana eta Mitarte kaleetan daude postuak. Goizean 11:00etatik 15:00etara izan da azoka zabalik eta arratsaldeko ordutegia da 17:00etatik 20:00etara.

Segurtasun neurriekin

Aretxabaletako artisauen eta ekoizleen produktuen eta merkataritzaren erakusleiho izan gura du beste behin Neguko Azokak. COVID-19a dela eta ezarritako segurtasun neurriak betetze aldera distantzia dago postuen artean eta zirkuitu bat dago ikusleen joan-etorriak ondo bideratzeko.

Erlazionatuak

Neguko Azoka 2020, Aretxabaletan

Larraitz Zeberio Lekuona 2020 abe 19 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak