Oihana Arana eskoriatzarrak 'Portuak' liburua aurkeztuko du egubakoitzean

Mirari Altube Arrese 2020ko abenduaren 17a

Argitaratu berri duen Portuak lehen liburua aurkeztuko du Oihana Arana Cardenal eskoriatzarrak, bihar, egubakoitza, Arkupen, 19:00etan; Zaraia aretoko ateak 18:30ean zabalduko dituzte. Ane Zuazubiskar kazetari arrasatearrak egingo dio lagun aurkezpenean. Sarrerak aldez aurretik erreserbatu ahal izango dira Loramendi elkartera deituta edo mezu bat bidalita: 685 75 67 29. 

Abendu hasieran, Euskaraldiaren baitan, antolatu zuten aurkezpen hori baina orduan atzeratu beharrean izan ziren. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak